PuntuEUS Fundazioak Marketin eta Komunikazioko teknikaria behar du ordezkapen bat egiteko.
Lanpostuaren funtzioak:
- Komunikazio planaren diseinu eta garapena
- Ekitaldien antolaketa eta prentsa ekitaldien koordinazioa
- Community manager funtzioak
- Marketin planaren diseinu eta garapena
- Bezeroen fidelizazioa eta plan komertzialaren garapena
- Kanpaina komertzialen diseinua eta jarraipena egitea
Eskatzen den profila:
- Marketin eta komunikazioan goi-mailako formazioa
- Gutxienez 5 urteko esperientzia antzeko lanpostutan
- Esperientzia komertziala kanpainen diseinu eta jarraipenean baloratuko da.
- Interneteko ezagutza-maila altua. Hosting eta web enpresen arloan esperientzia baloratuko da.
- Hizkuntzen ezagutza ona: gaztelania eta ingelesa. Frantsesa baloratuko da.
Lanpostuaren ezaugarriak:
- Ordezkapen kontratuaren iraupena: 8 hilabete
- Lanaldi osoko lanpostua
- Lantokia Donostian
- Soldata adosteko
Interesatuak CVa eta aurkezpen gutuna bidali honako helbidera urtarrilaren 6a baino lehen:
info@domeinuak.eus
No hay comentarios:
Publicar un comentario